Kooperatibismoa sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

Mirian Biteri 2008ko abe. 29a, 15:16

Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez, kooperatibismoa bultzatzeko egitasmoa bultzatu nahi dute. Debagoienean, hezkuntza, kultura eta politika publikoen arloetan lan egingo dute.

Lankidetza hitzarmenaren sinaduran parte hartu dute Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabalak, Huheziko dekano Nekane Arratibelek eta Lanki ikertegiko zuzendari Jon Sarasuak.

Egitasmoaren aurrekontua 210.000 eurokoa da eta 2008ko ekitaldian Diputazioak 50.000 euroko diru ekarpena egingo du. 

Hitzarmenaren jatorria

Mondragon Unibertsitateak, Lanki ikertegiaren bidez, kooperatibismoaren inguruko hausnarketa estrategikoa egin du. Horretan esperientzia kooperatiboaren norabidea eta atzemandako gabezia ageri dira. Lan horren emaitzak aztertu ostean, lankidetza hitzarmena adostu dute.

Ikerketa egitasmoaren helburua Debagoieneko errealitatearen ikuspegi integrala bultzatze aldera, enpresa esparru hutsa gaindituz, gaitasun eraldatzaileen balioa agerian jartzea da. Horretarako, kooperatiba, hezkuntza, unibertsitate eta gizarte alorretako eragileen arteko ekintza bateratua bultzatuko da.

Lau esparru

Lau izango dira garapenerako aurreikusten diren lan esparruak: kooperatibak gizarte alorrean indartzea, berrikuntza sozialeko proiektuak bultzatzea, balio komunitarioetan oinarritutako hezkuntza proiektua, eta politika publikoetara bideratutako lankidetza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak