Kooperatibek lan egin arren, sindikatuak gustura grebak ibarrean izandako erantzunarekin

Txomin Madina Milikua 2009ko mai. 21a, 21:56
Ehundaka pertsonek egin dute bat gaur arratsaldean Arrasaten greba orokorra dela egin duten manifestazioan. Debagoiena mailako manifestazioa izanda, bailara osoko hainbat herritar alkate, zinegotzi, ordezkari politiko eta talde eragiletako jendea bertaratu dira, asko eta asko ikurrinarekin.

Sindikatuek balorazio bateratua egin dute eta adierazi dutenez, grebak arrakasta handia izan du Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan, bestalde, emaitza nabarmena izan dela gaineratu dute. Industria sektoreari dagokionez, sindikatuen esanetan grebaren jarraipena oso zabala izan da, baita Toki eta Foru- administrazioetan ere. Orokorrean, grebaren jarraipena %50ekoa izan dela esan dute sindikatuek.

Debagoieneko jarraipena

Grebak Debagoienean izan duen eragina aztertzeko orduan, Jose Ramon Kortabarriak hitz egin du greba deitu duten ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuen izenean. Azaldu dutenez, kooperatibek bat egin ez izana nabaritu arren, pozik daude grebak industrian izan duen erantzunarekin.

Komertzioetan jarraipena irregularra izan dela onartu dute, baina hainbat dendek egindako esfortzua baloratu dute.

Sindikatu antolatzaileek baloratu dute Oñatin grebak izan duen jarraipen "ia erabatekoa", eta Euskal Herrian "oso erantzun ona" izan duela esan dute. Bailaran, "kooperatiben pisu handia" aipatu dute grebaren erantzun irregularra azaltzeko, baina "pozik" azaldu dira.

Arrasaten, 18:30ean agerraldi jendetsua egin dute, eta han izan dira, sindikatuez gain, hainbat ordezkari politiko eta gizarte eragile asko.

Euskal Herria, eredu ekonomiko eta sozial justuaren alde borrokan izan da Arrasateko manifestazioaren leloa. Sindikatuek uste dute gizarteak ulertu duela gaurko grebaren mezua, eta arduradun politikoei aldaketa eskatu diete.

Sindikatuen esanetan bihartik aurrera lanean jarraituko dute, baina gaurko grebaren ostean, indarberritua ekingo diotela gaineratu dute.

Porrota, Confebasken arabera

Confebask-ek esan du greba "zugarrizko porrota" izan dela, %11-12ko jarraipenarekin. Lopez lehendakariak esan zuen grebak ez zeukala motiborik, "politikoak bakarrik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak