Ekimen honen bitartez salatu gura dute herenegun, zapatua, Irunen jazotako gertakari lazgarria. Yazmin Rodriguez 37 urteko emakumea hil egin zuen labankadaz, ustez haren bikotekide ohiak, 37 urteko gizon batek. Are gehiago, Rodriguez erasotzeaz gain, oldartzaileak 49 urteko gizon bat ere zauritu zuen, ustez biktima laguntzera joan zenean; gizon horrek zauri larriak ditu.