Mendateen egoera (15:50)
Arlaban: izotza dago eta kontuz gidatu.
Deskarga: ez dago izotzik, baina arretaz gidatu.
Elgeta: zabalik dago ibilgailu guztiendako, baina kontuz gidatu.
Leintz Gatzaga: itxita guztiendako izotzagatik.
Kanpanzar: zabalik dago, baina kontuz izotza dago eta.
Kurtzeta: zabalik, baina izotza dago eta kontuz. Ez dago elurrik.
Udana: zabalik, baina izotza dago eta kontuz. Ez dago elurrik.
Informazio gehiagorako, hemen telefonoa: 902 112 088
Autobusak
Pesa
Linea guztiak dabiltza. Debagoienetik Gasteizera joateko linean eta linea zirkularrean (Bergara-Antzuola-Zumarraga-Oñati) daude atzerapen batzuk; beste guztiak normal dabiltza.
Oinezkoak kontuz
Errepideak garbi dauden arren espaloi batzuk oso labainkor daude. Atzo, adibidez, gizonezko bat erori egin zen Arrasaten eta eskua hautsi zuen.