Debagoieneko Mankomunitateak etxean konposta egin ahal izateko bigarren kanpaina jarriko du martxan. Aurrekoan bezala, kanpaina honetan parte hartu nahi dutenei konpostagailua banatuko zaie. Parte hartu nahi dutenak, otsailaren 21a eta martxoaren 9a bitartean apuntatu beharko dira, 943 79 33 99 telefonoan 8:00etatik 14:00etara.
Parte hartzeko ezinbestekoa da lorategia, baratza edota lur zatitxo bat edukitzea, konpostagailua lurraren gainean jarri behar da-eta. Ezinbestekoa da, era berean, lur zati hori ibarrean egotea.
Parte hartu nahi dutenek, konpostagailua banatu aurretik ikastaro bat egin beharko dute. Bertan, konpostagailua nola muntatu behar den eta konposta nola egin azalduko da. Hain zuzen ere, Mankomunitateak 150 konpostagailu izango ditu banatzeko aurreko aldian baino 75 gehiago.