Kitxua komunitateko ordezkariak, Goiena Telebistan

Txomin Madina Milikua 2009ko ots. 10a, 20:51

Ekuador eta Boliviako 11 ordezkari egon dira Goiena Telebistak Arrasaten duen egoitzan, euskaraz telebista nola egiten den ikusten eta ikasten.

Garabide elkartearekin elkarlanean, Bolivia eta Ekuadorko kitxua komunitateko 11 ordezkari Euskal Herrian egon dira azken egunotan, bertan egiten diren hainbat euskarazko telebista kate bisitatzen. Besteak beste,  Euskal Telebistan eta Goierri Telebistan egon dira, eta gaur bertan, Goiena Telebistan.

Euren asmoa da, hiztun asko ez dituen hizkuntza baten telebista bat aurrera nola atera ikastea, bai eduki aldetik, baita kudeaketari dagokionez ere. Hala, bisitetaz gain, HUHEZI, EHU eta kooperatibetako hainbat kide eta irakasleren eskutik formazioa ere jaso dute.

Guzti honen helburua da, euren herrialdeetara bueltan, kitxuazko bi telebista abiaraztea, beti ere kitxua hizkuntza indartu eta garatzeko.

Kitxua hizkuntzak

Gaur egun, kitxua hizkuntza Argentina, Bolivia, Peru, Txile, Ekuador eta Kolonbian hitz egiten da, Andeen inguruan, eta estimazioen arabera, 9 eta 14 milioi artean dago kitxua hitz egiten dutenen kopurua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak