'Kipulandia' eta 'Definitibua' lanek eskuratu dituzte BHKlip lehiaketako sariak

Maider Arregi 2009ko mar. 18a, 11:12

Atzo, hilak 17, banatu zituen Arizmendi ikastolak BHKlip lehiaketako sariak. Lehenengoz antolatu du Arizmendik bideoklip lehiaketa. Guztira, 14 bideoklip aurkeztu dira lehiaketara eta atzo ikusgai izan ziren. Epaimahaiak 'Kipulandia' lanari eman zion sari nagusia. Ikusleena berriz, 'Definitibua' lanarendako izan zen.

Arizmendi ikastolak martxan jarritako BHKlip bideoklip lehiaketaren sariak banatu zituen martitzenean Almenen. Aurkeztutako hamalau lanak banan-banan  ikusi ostean, bideoklip sarituak jakinarazi zituen.  Epaimahaiaren saria 'Kipulandia' izenekoak jaso zuen; Alaitz Martinezek, Nahia Zeziagak, Haizea Fernandez eta Itziar Arrizabalak egindako lana, hain zuzen. Bigarren Hezkuntzako kudeatzaile Elena Errastik eman zien saria. Ikuslearen saria, berriz, Mikel Alberdi, Mikel Osa eta Eneritz Urrutiaren 'Definitibua 'bideoklipak lortu zuen.  Azken hori 600 ikasleen botoen artean irten zen garaile.  Horretaz aparte, epaimahaiak hiru aipamen berezi egin nahi izan zituen: 'Zer izan nahi zenuke', 'Jajaja' eta 'Jauzia'.

Lehenengo aldia

Lehen aldia da Arizmendi ikastolak BHKlip lehiaketa antolatzen duela. 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte horretan eta, esan bezala, 14 lan aurkeztu dituzte: hiru batxilergoan eta gainerakoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Arizmendik abian jarritako Bigarren Hezkuntza proiektua ezagutzera emateko antolatu dute lehiaketa. Hasiera baten, sari bakarra bazegoen ere, lanen emaitza ikusita, epaimahaiak ikuslearen saria ematea pentsatu zuen.
Bigarren Hezkuntzako komunikazio arduradun Maite Beitiak aipatu zuen aurtengo lanen kalitatea ikusita, aurtengoa "hasiera" besterik ez dela izan eta datorren urtean bigarren edizioa gertatuko dutela.

 

KIPULANDIA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak