Otarre horiek 100 zenbakiren artean zozkatuko dira. Parte hartu nahi duenak zenbaki bat edo gehiago aukeratzen du eta horren apustu egiten du. Kartoia bukatzen denean, tabernariak zozketa egiten du eta saskia ematen dio irabazleari. Zenbaki bakoitzak bi euro balio du.
Otarreak Lurlan enpresak jarri ditu, Kilometroak 07rekin egindako hitzarmenari esker.
Porra honen helburua da bertako jakiak ezagutzera ematea eta, bestalde, Aranzadi ikastolarendako, Kilometroak 07ren antolatzailearendako, sosak batzea.
Argazkian ikus ditzakezue Kilometroetako eta Lurlaneko kideak, zozkatuko diren moduko otarre batekin.