Han izan ziren, besteak beste, kirolariak; kultura elkartekoak; elkarte gastronomikoetakoak; alderdi politiko eta sindikatuetakoak; enpresariak; gizarte eragileko ordezkariak; tabernariak eta Aranzadi ikastolako irakasle, langile, guraso eta ikasleak.
Pilotalekuan bildutakoen izenean mezu bat irakurri zuten sei bergararrek, Kilometroetan parte hartzeko gonbita egiten. Horrez gain, bergararrentzat jaia herrian antolatzea "ohorea" dela esan zuten.