Kilometroetako logotipoen erakusketa

Maider Arregi 2007ko api. 16a, 20:24
Kilometroetako logotipo guztien erakusketa irekiko da eguen honetan, apirilak 19, Bergarako Aroztegi aretoan. Jesus Erguin Kilometroak jaia asmatu zuena izango da inaugurazio ekitaldian eta berbaldia eskainiko du.

Kilometroetako 31 edizioetako logotipoen erakusketa izango da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan apirilaren 19tik maiatzaren 2ra arte.
Erakusketa eguen honetan, hilak 19, zabalduko da 19:00etan.

Kilometroak antolatu dituzten 31 ikastolek prestatu dituzte logotipoak euskarri ezberdinetan eta horiek izango dira ikusgai. Hain justu ere, ikastola horietako DBHko maila ezberdinetako ikasleek prestatu dituzte artelanak.

DIN A2 formatua izango dute logotipook. Teknika eta material ezberdinak erabili dituzte egiteko: pinturak, collage-ak…
Bergaran antolatutako kilometroetako (1991 eta 2007) logotipoak nabarmendu egingo dira: landuagoak eta neurri handiagokoak izango dira. Oso erakusketa plastikoa izango da.

Lan bakoitzak informazioa izango du alboan: erreprodukzio originala, zein urtekoa den, zein herrikoa, erabilitako leloa...

Bestalde, bitrina batean Kilometroetako lekukoa egongo da ikusgai.

Musika eta hitzaldia

Musika ere ez da faltako: Kilometroetako edizioetako abestiak entzungo dira erakusketa aretoan.

Erakusketa inauguratzearekin batera, apirilaren 19an, eguena, 19:30ean, berbaldia egingo du Josu Erguin Kilometroetako asmatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak