Kilian Kornetek marka guztiak hautsi ditu Zegama-Aizkorrin

Mirian Biteri 2010eko maiatzaren 16a

Orain dela bi urteko irabazlea nagusitu zen atzoko Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Kilian Jornet kataluniarrak marka guztiak hautsi zituen, berak ezarritako errekorra gaindituz; 3.59.33 marka 3.56.30era jaistea lortu zuen.

Emakumezkoetan, berriz, Emanuela Briziok irabazi zuen ostera ere lasterketa. Debagoiendarrei dagokionez, Aritz Kortabarria arrasatearrak lortu zuen posturik onena. Seigarren geratu zen. 

Aurtengo edizioan, nabarmentzekoa da egindako hotza. Elurrak eta izotzak, gainera, erortze asko eragin zituzten.

Horra hor debagoiendarren denborak:

Aritz Kortabarria         04.19.45.
Ekaitz San Vicente      05.28.34.
Igor Guenetxea          05.34.36.
Joxan Larrea              05.41.07.
Josu Cascon               05.54.33.
Urtzi Berasaluze         06.28.06.
Gorka Iturbe              06.28.25.
Jesus Odriozola          06.35.35.
Andoni Urtaza            06.37.27.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak