Eguraldi iragarpenak dio egoerak okerrera egingo duela datozen orduetan: elur-maila 400 metrotara jaitsiko da. Euri eta elur zaparradak botako ditu eta baliteke kazkabarra ere egitea. Ipar aldeko haize zakarra ibiliko da eta giroa hoztu egingo da: tenperaturak 5 gradu azpitik geratuko dira barnealdean, eta 6-7 graduren bueltan kostaldean. Arratsaldean, apurka-apurka, eguraldiak baretzera egingo du.