Garbi dago Arantzazu gaina

Goiatz Arana Begiristain 2008ko abenduaren 11

11:25: garbi dago Arantzazu gaina eta gainontzeko mendateetan ere ez dago aparteko arazorik.

8:00etako egoera:

Elurra dela-eta, itxita dago Oñati eta Arantzazu arteko bidea kamioi eta ibilgailu artikulatuentzako. Autoak pasa daitezke, baina kateak derrigorrezkoak dira.

Udanan, Deskargan eta Elosun elurra ari du, baina ez dago arazorik, momentuz behintzat, ezta Debagoieneko gainerako mendateetan ere.

Errepide sare nagusia garbi dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak