Kataluniatik etorritako turistak izan ditugu gehienbat Debagoienean

Asier Alkorta 2010ko abu. 30a, 15:29
Debagoieneko ostalari batzuek esan digute aurtengo abuztua oso kaskarra izan dela. Beste batzuentzat, aldiz, aurreko urtekoa baino hobea izan da eta nahiko mugimendu izan dute.

Orokorrean joan-etorrian ibili diren turistak izan dira gurean. Hau da, pare bat egunetan hemen gelditu diren bisitariak izan ditugu. Bestalde, egonaldi luzeagoak egin dituzten turistak ere izan dira. Debagoieneko nekazaritza turismo, landetxe, ostatu edo hoteletan lo egin, eta egunez Euskal Herriko txokoak ikustera irten dira horiek.

Turistez gain, langileek ere hartu dute ostatu gure ibarrean eta ostalari askok esan digute horiengatik izan ez balitz, ez luketela hain uda ona izango.

Ostalari batzuentzat lehenengo hamabostaldia izan da okerrena, izan ere, Euskal Herriko eguraldiak ez du asko lagundu eta hori atzeman dutela esan digute. Baina bada lehenengo bi aste horiek izan direla onenak dioenik ere. Beste batzuek azaldu digute, erdiko bi asteak izan direla jendetsuenak.

Hala ere, poliki-poliki eta oporrak bukatzen doazenez, Debagoieneko ostatuak normaltasunera bueltatzen ari dira, eta gurean izan ditugun turistek hartu dute beraien etxeetara itzultzeko bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak