Kataideko txakolinari trabak jarri berri dizkiote

Iker Barandiaran 2009ko urt. 25a, 23:51
Kataidekoek ezin izan zuten aurtengo txakolina, urtero egin ohi duten moduan, Angiozarko Parteitti auzoko jaietan aurkeztu. Horren ordez, iazkoa eraman zuten San Bixente jaira.

Ibarrean txakolina egiten duten ekoizleek borroka handia egin zuten jatorri-deitura lortzeko. Eurek Gipuzkoako Txakolina izena lortu gura zuten arren, Getariako Txakolina izena eskuratu zuten.

Baimena urtarril hasieran jaso zuten, baina orain bestelako trabak ditu Kataidekoak. Botilen etiketak Getariako Txakolina elkartera orain dela sei hilabete bidali zituzten, eta erantzuna jaso berri dute. Kataideko Jabier Arregik azaldutakoaren arabera, jakinarazi diote etiketan ezin duela Gipuzkoa jarri, ezta Kantauri alde; eta are gehiago, atzeko etiketan Getariako Txakolina jarri beharko duela. Arregi atsekabetuta dago etiketak aldatu, berriro bidali eta aurtengo txakolina ateratzeko, hurrengo erantzunaren zain egon behar duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak