Guztira 162 taldetan banatuta, 8 eta 12 urte bitarteko 572 haurrek hartuko
dute parte Kantarin. Dantzak lantzen lehenak, Eskoriatzakoak izan
dira. Batzuk, etxetik jada prestatuta etorri dira, beste batzuk aldiz,
oraindik ezer pentsatu gabe…. Baina denei ere laguntzeko koreografo
lanetan Maite Albes ariko da.
Aretxabaletako haurrek ere, aste honetan izango dute dantza saioekin lehen hartu-emana, eta datozen asteotan, gainerako herrietara ere hurbilduko dira GOITBko lankideak gorputza mugitzeko orduan gaztetxoei aholkuak eman eta egiten dituzten aurrerapausoak grabatzeko.
Urriaren 15a arte iraungo dute entseguek, eta lehen saioa aldiz, Urriaren 20an grabatuko da, Oñatiko gaztetxoak izango direlarik taularatzen lehenak. Amaia Txintxurreta izango da aurkezlea. GOITBk, azarotik aurrera eskainiko ditu saio hauek.