'Kantari Debagoienean' ikuskizunaren lehen txanda aste bukaeran

Usoa Agirre 2007ko urriaren 19a

Oñatiko Gaztelekuan izango dira lehenengo saioak, urriaren 20an eta 21ean. 130 bat ume eta gaztetxo oñatiar arituko dira dantzan eta kantuan. Sarrera doan da eta edozeinendako zabalik egongo dira ateak.

Ikuskizunen ordutegia

Urriak 20, zapatua

  • 17:00etan
  • 18:15ean
  • 19:15ean
Urriak 21, domeka
  • 16:30ean
  • 17:30ean
  • 18:30ean
  • 19:30ean

Astelehenean, argazkiak

Astelehenean ikuskizunen kronika eta argazki piloa argitaratuko dituzte Asteleheneko Goienkarian eta baita Kantariko blogean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak