Kanpoko eta bertako ikuskizunak ekarriko ditu Mundumirak Eskoriatzara

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 30a, 18:41
Bosgarren edizioa beteko du aurten Mundumira jaialdiak, eta oraingoan ere, hainbat kontinentetako musika, antzerki, gastronomia eta kulturaz gozatzeko aukera egongo da; baita kirolari lotutako ekimenetan parte hartu edo berauek ikustekoa ere, adibidez, eskalada txapelketa edo mendi eta bidaia azoka.

Gaur egin duten aurkezpenean antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzte Eskoriatzako talde eta boluntarioentzat, posible egin baitute herriko egoera ekonomikoa onena ez izanda ere, jaialdia aurrera ateratzea.

Maiatzaren 22, 23 eta 24an egingo da jaialdia, eta esan bezala, mundu osotik etorritako ikuskizunak egongo dira. Akaso, Macaco talde kataluniarra edota 17 Hippies alemaniarrak dira izen ezagunenak baina bertako taldeek ere izango dute euren lekua; musikan adibidez, Eskoriatzako Barua Banda eta Antzuolako Klak!son arituko dira, eta kirolean ere egongo da parte hartze debagoiendarrik: Hiru Tenpluen Ibilbidea egiteko aukera egongo da maiatzaren 16an; maiatzaren 22an Kurtzebarrira igotzekoa eta maiatzaren 24an, Atxorrotzera.

Ekintzen kokalekua

Ekintzak burutuko diren lekuei dagokienez, gaueko kontzertu  nagusienak Unibertsitateko aparkalekuan egingo dira, baina egunean zehar, herriko erdigunea izango da garrantzitsuena.

Antolatzaileen esanetan, Mundumira jaialdia bera eta Debagoiena erreferente bihurtu dira Euskal Herri mailan, eta turismo eragileek nabaritu dute hori eta aurtengoan ere hala izatea espero dute.

Ohikoa den moduan, kamiseta solidarioa ere aterako dute, eta berarekin lortutako irabazien zati handi bat Debagoieneko gobernuz kanpoko erakundeentzat izango dira.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak