Horren ondorioz, Kanpanzarko bide zaharra itxi egin dute, eta zirkulazioa Epeletik desbideratu. Horrek eragin du Epele inguruko zirkulazioa bestetan baino handiagoa izatea goizeko lehen ordu hauetan.
Obretakoak lanean
Zuhaitza errepidetik erretiratzen ahalegintzen dabiltza orain. Suhiltzaileei abisatu diete, baina haiek oraindik ez dira iritsi eta Udaleko obretan jarduten duen lantaldea dabil orain zuhaitza erretiratzeko lanak egiten.