Arrasaten ere, Hiper Eroskiko gasolindegian erregairik gabe daude bart gauetik. Musakolan, berriz, esan digute oraindik badutela erregaia, mota guztietakoa, gainera. Baina auto ilarak ere badituztela, kontuan hartzeko modukoak. Mekakoan kontatu digute berunik gabeko erregai oso gutxi geratzen zaiela, bukatzear dagoela. Eta diesela, berriz, espero dutela gaurko, martitzena, iritsiko dela. Gasolindegietan ez ezik, supermerkatuetan ere jende ilara handiak sortu ziren atzo eta zenbait apaletan produktuak bukatuta zeuden. Hala nola, umeendako pixoihalak eta umeendako esnea.