"Kalitate bera" izango dute asteburuetan oinarrizko osasun zerbitzuek

Ubane Madera 2010ko eka. 17a, 15:12
Asteburuetan lehen mailako arretaren kalitateak orain arteko bera izaten segituko duela adierazi du Blanca Roncalek, PSE-EEko legebiltzarkideak eta Osasun Saileko bozeramaileak. Legebiltzarkide sozialistak azpimarratu du Legebiltzarrean indar politiko batek ere ez duela “Legebiltzarrean arrazoirik eman berrantolaketa horri kontra egiteko” eta hori horrela, “zentzugabekeria dela gero kontra egotea partidu arrazoiengatik”.

Blanca Roncalek gogora ekarri du aurreko legealdiko sailburuak, Gabriel Inclanek anbulatorioekin lotutako beste plan bat bazuela, eta haren kasuan anbulatorio guztiak itxi gura zituela. Orain, berriz, zapatu goizean zabaltzen dituzten “anbulatorioen %40” itxiko dituztela. Eta horrekin batera, azpimarratu du Bengoa Sailburuak %30 handitu dituela Etengabeko Arreta Puntuak (PAC) eta langile gehiago ere kontratatuko dituztela: 73, hain justu ere.

Blanca Roncalek defendatu egin du zapatuaz geroztik abiaraziko duten berrantolaketa sindikatuekin 2008 eta 2009an adostutako lan hitzarmenen arabera eta dauden beharren arabera egin dutela. Adierazi du “astelehenetik egubakoitzera osasun zentroetan oinarrizko osasun beharrei” ematen dietela arreta; eta zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, “Etengabeko Arreta Puntuetatik, larrialdi zerbitzuekin batera”, ematen zaiela arreta ospitalez kanpoko larrialdiei.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak