Julio Gallastegi izango da Euskadiko Kutxako zuzendari nagusi

Usoa Agirre 2010ko urt. 27a, 14:42
Euskadiko Kutxako Kontseilu Errektoreak gaur, eguaztena, egindako bilkuran hartu du erabakia. Arrasatearra da Gallastegi eta 52 urte ditu. Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Lagun Aro EPSV Mutualitateko zuzendari nagusia eta Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreko lehendakariordea da. Elias Atutxari hartuko dio erreleboa.

Lehenago, erantzukizun handiko hainbat kargu bete ditu Euskadiko Kutxan, hala nola honako hauek: plangintza zuzendaria, idazkari nagusi teknikoa, enpresen bankako zuzendariorde nagusia eta, azkenik, Euskal Herriko sareko area komertzialeko zuzendaria. Euskadiko Kutxak ohar bidez adierazi du: "kargu horietan guztietan finantza-munduari eta entitateari buruzko ezagutza luze eta sakona hartu du, eta hori funtsezko alderdia da entitateak ziklo berriari begira jarraitu beharreko etorkizuneko estrategia diseinatzeko".

Elias Atutxaren erreleboa 

Julio Gallastegik azken hiru ekitaldietan zuzendaritzan jardun duen Elias Atutxa ordezkatuko du. Atutxak bestelako zereginak beteko ditu Mondragon Taldearen barruan. Kontseilu errektoreak "aintzat" hartu du Elias Atutxak egindako lana, "finantza-sektorearentzat bereziki zaila izan den ingurune batean", eta eskerrak eman nahi izan dizkio horregatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak