Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Durangoko azokarekin batera baina San Agustin Kultura gunean, aurtengo Argizaiola saria banatu zen. Aurten Juan Zelaia enpresa gizon oñatiarrarendako izan da; Zelaiak, osasun arazoak bitarteko, ezin izan zuen saria jasotzera joan eta bere izenean Joseba Intxausti, Euskal Fundazioko Idazkari Nagusiak jaso zuen saria Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikaren eskutik. Ekitaldian, Zelaiak, urte askoan zehar Euskal Herriko kulturaren alde egindako lana nabarmendu zuten, besteak beste, 1974an Everestera egin zen Tximist espedizioan lagundu zuen, Euskal Fundzioaren sortzaileetako bat izan da eta bere izena daramana saiakera saria babesten du.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!