Juan Mari Torrealdai: "Sinestezina egiten zait auzia gaizki bukatzea"

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko abenduaren 2a

Euskaldunon Egunkariaren aurkako auziaz hitz egin du Torrealdaik Arrasate Irratian.

Abenduaren 15ean hasiko da Auzitegi Nazionalean Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa.

Bi prozeduratan banatuta dago Egunkaria auzia:

  • Egunkaria-ren itxiera ekarri zuen sumario nagusia da lehena. Auzipetuta daudenak dira: Juan Mari Torrealdai, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi eta Iñaki Uria. Egunkaria-n izandako ardurengatik ETAko kide izatea egozten diete lehen auzian akusatutakoei, eta 14 eta 12 urteko espetxeratzeak eskatzen. Fiskalak berak esana du ez dagoela epaiketa egiteko arrazoirik. Auzipetuei zer leporatu ez dagoela esana du. Auzia artxiba dadila eskatu du. Akusazio partikularrik ez dago auzian; ez dago zigor eskaerak egin ditzakeen kaltetu zuzenik. Hala ere epaiketak aurrera egingo du herri akusazioaren bultzada hutsez. AVT eta Dignidad y Justicia elkarteak ari dira herri akusazio gisa ari eta zigor gogorrak eskatu dituzte.
  • Auzi ekonomikoa bigarrena. Auzipetuak daudenak dira: Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubeltzu, Fernando Furundarena eta beste auzian ere auzipetuta dauden Torrealdai, Auzmendi eta Uria. Irregulartasun ekonomikoak egitea egozten diete atal horretan auzipetuta daudenei. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egitea. Horiek guztiak, delitu ekonomiko hutsak. Guztira 184 urteko espetxe zigorra eta 235 milioi euroko isuna eskatzen diete horiengatik zortzi auzipetuei. Defentsak eta fiskalak hasieratik argudiatu dutenez, delitu ekonomikoei buruzko auziak ez dagozkio Auzitegi Nazionalari. «Terrorismoari» lotutako auziak dira han epaitzen direnak, auzitegiak berak esana duenez. Baina Auzitegi Nazionalak azkenean erabaki du auzi hau ere Auzitegi Nazionalean bertan epaituko dela.

Abenduaren 15ean hasiko den epaiketa Egunkariaren itxieragatik auzipetuta dauden lagunen aurkakoa da. Auzi ekonomikoarena datorren urtean hasiko dela uste dute auzipetuek.

Manifestazioa

Bost auzipetuek manifestazioa deitu dute abenduaren 19rako. Bilbon izango da.

Argazkiaren iturria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak