Josu Zubiak ez du Aloña Mendiko aulkian jarraituko

Xabier Urtzelai 2009ko abe. 24a, 12:58
Azken denboraldiotan Josu Zubia aretxabaletarrak izan du Aloña Mendiko ohorezko erregional mailako taldea zuzentzeko ardura. Gaur, hilak 24, Oñatiko taldeak Oiartzunen bisita izango du 16:30ean Azkoagainen, eta Zubia ez da aulkian egongo.

Aloña Mendik urte oso onak izan ditu Zubiaren aginduetara, baina aurten liga ez dute nahi moduan hasi, eta jardunaldiek aurrera egin ahala, oñatiarrak ez dira egoera horri buelta emateko gauza izan. Aloña Mendi jaitsiera postuetan sartuta iritsi da Gabonetara, eta egoera horri buelta emateko zuzendaritzak erabaki berri du aldaketak egitea. Oraingoz, talde nagusia zuzentzea zer den badakien Aitor Oruetak beteko du Zubiak utzitako hutsunea.

Bergarak eta Mondrak, berriz, domekan (hilak 27) jokatuko dute 16. jardunaldiko partidua, 15:30ean Agorrosinen, eta joan den astean atzeratutako derbia hilaren 31n jokatuko dute Mondrak eta Aloñak, 12:00etan Mojategin.


Hirugarren maila

Aretxabaletak, berriz, hilaren 27an jokatuko du urteko azken partidua, Agurainen (17:00), sailkapeneko azken postuan dagoen Salvatierraren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak