Jose Luis Elkoro: "Prest nago ematen didaten zigorra jasotzeko osasunak errespetatzen nauen artean"

Irati Agirreazaldegi 2007ko abe. 1a, 15:01
18/98 auzian auzipetuta egon baina oraingoz atxilotu ez duten Jose Luis Elkororekin berba egin dugu Goienako kazetariok eta gure bitartez honako hitzak helarazi nahi dizkie herritarrei:

"Badakit behin baino gehiagotan joan direla etxera bila baina esan nahi dut ezkutatuta ez nagoela eta ihes egiteko asmorik ez dudala. Prest nago ematen didaten zigorra jasotzeko osasunak errespetatzen nauen artean.  Borroka zilegia da, herri baten askatasunaren aldeko borroka da eta pentsatzen dut behartuta gaudela borrokari eusten, eta ni asmo horrekin nago. Herriari ere hori esan nahi nioke borroka beharrezkoa dela baina denok egin behar dugula borroka gure herriaren etorkizuna dagoelako jokoan. Ikusten dugu herriaren aurkako erasoak nolakoak diren eta gure herria zaindu behar dugu, hori da gure asmo nagusia. Jakin badakit atzo manifestazioa izan zela eta baita gaur ere eta jende multzo handia batu dela Bergaran eta horrek erakusten du herrian badagoela sentsibilitatea gai honen gainean eta jendeak badakiela zer nahi eta zer behar dugun herriarendako eta arazoak ezin direla albora utzi, aurre egin behar diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak