18/98 auzian zigortu eta atxilotu dituzten lagunetatik 27 Auzitegi Nazionalera eraman zituzten atzo. Baldintzapeko askatasunean zeuden guztiak egubakoitza arte eta egoera aldatu dietenez, horren berri emateko auzi saioa egin behar zuten atzo.
Baina irregulartasunak izan ziren nagusi, auzi saioa artean defentsak atxilotze autorik ez zuela hasi zen-eta. Hamabost atxilotu pasatu ziren epailearen aurretik, eta ondoren, defentsako abokatuen protesten ondorioz, auzi saioa eten egin zuen epaileak.