Jose Luis Elkoro atxilotu du Guardia Zibilak

Mirian Biteri 2007ko abenduaren 5a

Guardia Zibilak Jose Luis Elkoro bergararra atxilotu du 13:50ean. 18/98 sumarioagatik dago auziperatua Elkoro, Orain atalaren barruan. Joan zen astean Natale Landa arrasatearra eta Xabier Arregi bergararra atxilotu zituzten.

Bergarako alkate izana da Elkoro, Espainiako Estatuko trantsizio garaian euskal alkateen mugimenduko buruetakoa ere bai, Herri Batasunaren (HB) Mahai Nazionalaren kide izan zen eta Espainian senatari HBtik. 72 urte dauzka.

GOITBn egindako elkarrizketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak