Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Debagoieneko ospitaleko gerente Jose Luis Angulo kargutik kendu dute; hori da ospitaleko arduradunek gaurko egunez baieztatu duten bakarra. Osakidetza barruan egiten dabiltzan berregituraketa dela-eta etorri da kargu aldaketa. Eskualdeka hasi dira antolaketa egiten. Oraingoz ez dute esan nor izango den Debagoieneko ospitaleko gerente berria; ezta, noiz emango den aldaketa hori ere.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!