Iritsi da ziklo-kroseko denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bat, Espainiako txapelketa. Villarcayon jokatuko dute asteburuan, eta Jone Muxika Euskadiko selekzioa ordezkatzen izango da. Elgetakoak gaur, egubakoitza, egingo du estreinaldia, selekzioek errelebuka egingo duten lasterketan: "Gauza berria da, eta ez dakit itzuli bakarreko lasterketa egitea merezi duen, egun bat lehenago joan behar dugu-eta Burgosera". Bestela, Muxikak bihar izango du hitzordu nagusia, emakumezkoen lasterketan: "Euskadiko zirkuituan baino lehiakide gogorragoak izango ditut, baina aurrean egoteko asmoz noa".