Jon Armentia Fructuoso gasteiztarra da, 52 urte ditu eta Miranda de Ebroko Apostol ospitalean mediku plaza zuen 2005eko urria ezkero. Aditua da famili-medikuntzan eta komunitarioan. Horrez gain, larrialdietan esperientzia handia du. Osasunaren kudeaketa arloan bi master ditu.
Jose Luis Anguloren lekua hartu du Armentiak. Angulo 1997tik orain arte izan da ospitaleko zuzendari-gerente.