Joko gutxi eta golik ez Mondraren eta Aloñaren arteko derbian

Mireia Bikuña 2008ko urr. 6a, 13:12
Derbi gehienen antzera, intentsitatea gailendu zen jokoaren gainetik Mojategiko lehian. Mondrak eta Aloñak partidu aspergarria jokatu zuten, batez ere, lehenengo zatian. Jokoa nagusitu zen zelai erdian, eta batzuetan jokalariak ere nahastu egiten ziren baloia kontrolatzerako orduan. Dena den, gol aukerak izan zituzten markagailuan abantaila hartzeko. Mondrako jokalari Txonanek eta Aloñako Asierrek ez zuten asmatu atezainaren aurrean bakarrik geratu zirenean. Dena den, aukera garbiena Aloñak izan zuen aldageletarako bidea hartu aurretik: Unai Arregik botatako falta jaurtiketak langan jo zuen.

Bi minututan, bi aukera

Bigarren zatiari begira aldaketak egin zituen Mondrako entrenatzaileak, eta arrasatearrek joko ona egin barik, itxura hobera erakutsi zuen. Oñatiarrek ere aurrera egin zuten golaren bila. Hortaz, azken minutuak oso intentsuak izan ziren. Bi jokalditan partidua erabakita uzteko aukerak izan zituzten bi taldeek: 83. minutuan Unai Arregik gora bidali zuen baloia atezainaren aurrean, eta 84. minutuan epaileak legez kanpo utzi zuen Mondraren gola. Luzapenean, Mondrako atezain Anderrek huts egin zuen baloia aldentzerakoan, baina  Idigorasek ez zuen asmatu.

Bukaeran, puntuak banatu zituzten bi taldeek, eta partidu eskasa jokatu arren, Mojategin bildutako Arrasateko eta Oñatiko zaleen txaloak jaso zituzten.

Emaitza

Mondra 0-0 Aloña Mendi

Mondra > Ander, Amu, Illart ( Ekain, 70. min.), Laspiur, Merca, Arazkonaga, Arando, Txonan (Pavon, 57. min.), Julen, Loiti (Iker, 63. min.) eta Keixi.

Aloña Mendi > Oier, Aritz (Iñigo, 71. min.), Xabi, Roberto, Mikel, Unai, Axier (Agirre, 89. min.), Zubia, Sanchez, Maiztegi eta Ioritz..

Bestelakoak > Oñatiko eta Arrasateko ikusle asko bildu zen Mojategin preferente mailako derbia ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak