Jokin Labayen eta Enaitz Alustiza Plazatik Gaztetxera Txapelketan

Irati Agirreazaldegi 2007ko mai. 20a, 22:31
Plazatik Gaztetxera Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen zapatuan Soraluzeko Gaztetxean eta ibarreko bi bertsolari gaztek jardun zuten bertan: Jokin Labayen arrasatearrak eta Enaitz Alustiza bergararrak.

Orain dela 6 urte hasi zen Plazatik Gaztetxera Txapelketa Mutrikuko Bertso Eskolaren ekimenez. Ikusita gazteak ez zirela bertso saioetara joaten erabaki zuten bertso saioak gaztetxeetara eramatea eta horretarako Debabarreneko bertso eskolarekin elkarlanean txapelketa erako saioak antolatu zituzten gaztetxeetan.

Gure ibarreko gaztetxeren batean ere egin izan da inoiz Plazatik Gaztetxera Txapelketako kanporaketarik, Elgetan eta Bergaran esaterako. Aurten Debagoienean ez da kanporaketarik izango baina gure ordezkariek jardun dute txapelketan. Iñigo Arzelus Bergararrak Debako kanporaketan kantatu zuen eta Jokin Labayen arrasatearrak eta Enaitz Alustiza Bergararrak Soraluzekoan.

Azken kanporaketa horretan Alaia Martin oiartzuarrak lortu zuen finalerako txartela zuzenean, bigarren kanporaketa irabazita. Aurreko saiotik Uxue Alberdi elgoibartarra dago sailkatuta. Soraluzeko gaztetxean jokatu zen kanporaketa eta 50 pertsona inguru bildu ziren bertan. Entzulearen saria Eneko Beretxinaga herritarrak eraman zuen.

Hona hemen bi kanporaketetako puntuazioak:

Debakoo kanporaketa: 1. Uxue Alberdi 194,5 (Finalera zuzenean) 2. Mikel Arrillaga 193,5 3. Julio Soto 180,5 4. Aitor Urbieta 177,5 5. Egoitz Alkorta 177,5 6. Iñigo Arzelus 152,5

Soraluzeko kanporaketa: 1.- Alaia Martin 191 (Finalera zuzenean) 2.- Eneko Abasolo "Abarkas" 178 3.- Eneko Beretxinaga 173.5 4.- Jokin Labayen 173.5 5.- Enaitz Alustiza 172 6.- Maddi Gallastegi 165

Hurrengo saioa Ondarruko gaztetxean izango da eta finala ekainaren 2an Mutrikuko gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak