Musika talde eta idazleak lan asko ari dira izaten beraien diskoak eta liburuak sinatzerako orduan. Hala Toti Martinez de Lezeak bere azken liburua aurkeztu du azokan, La flor de la Argoma eta jendeak ilarak egin zituen behin liburua lortuta egilearen sinadura jasotzeko; musikari dagokionez, ere Deskontrol taldekoak ere beraien diskoa berria, Hipokrisia eta Faxismoaren aurka, aurkeztu dute eta beraiek ere lan eta lan aritu ziren sinadura ekitaldian; taldekideek adierazi zuten moduan: "Azoka honetan atera dugun diskoaren helburua da jendeari erakutsi araztea faxismo eta arrazakeriaren aurka agertu garela beti". Juan Carlos Irizarrekin eta Joxe Mari Anduaga musikari oñatiarrekin ere egon ginen. Anduagak adierazi zigun azokan aurkeztu duen diskoa– Garunak dantzan– bere bigarren diskoa dela eta "pozik nago egin dudan lanarekin; Durangoko azoka honek balio behar du euskal kulturari bultzadatxo bat eman ahal izateko". Bertara, diskoak ikusi erosi eta arratsalde pasa joan zirenen artean debagoiendarrik ere ez zen falta izan; bergararrak, elgetarrak, arrasatearrak, aretxabaletarrak.., bertan izan ziren. Horrela adibidez, Bergarako Izaro Aperribaik zera adierazi zigun: "Arratsalde pasa etorri naiz eta liburu eta disko interesgarriak ikusi ditut, eta seguru zerbait erosiko dudala; urtero etortzen naiz gainera", adierazi zigun berak.
Juan Zelaia Saiakera saria
Bestalde, bere izena daraman saiakera sari banaketa ez zen hasieran iragarrita zegoen bezala atzo egin –Zelaia ezin izan zelako etorri–. Pamiela argitaletxeak banatzen duen saria datorren abenduaren 16an banatuko dela Iruñean 19:30ean; Maissonave hotelean izango da ekitaldia.