Sustapen Zentroa eratzea azken Kongresu Kooperatiboan onartu zuten. Zentro honen helburua ezarpen lokaleko jarduera berrien euskarri izatea da. Hala, enplegu kualifikatua sortu nahi da. Ondorengo alorretan jartzea nahi dute: aeronautika, Energia, Osasuna eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia sektorean.
Javier Valls
Javier Valls 46 urteko bartzelonarra da, eta Gernikan bizi da 1992az geroztik. Bartzelonako Unibertsitatean diplomatu zen Enpresa Zientzietan eta Soziologian, eta curriculum profesional luzea dauka bankan eta enpresa aholkularitza eta artekaritzan. Baita zerbitzu, banaketa eta industri enpresetako gerentzian ere.
1995ean arte grafikoen sektorean diharduen Bilboko Elkar kooperatibako gerente izendatu zuten, eta ondoren MCCGraphics-eko Zuzendaritza Nagusian aritu zen; talde horretara elkartu ziren Elkar eta Redes bizkaitarrak, Danona Litografía eta Rotok gipuzkoarrak eta Evagraf gasteiztarra. MCCGraphics taldea liderra da penintsulako iparraldean arte grafikoen arloan, eta ekitaldi honetan 25 milioi euro fakturatzea espero du, 2005-2006 biurtekoan 18 milioi euro inbertitzeko ahalegina egin ondoren.
MCCGraphicseko arduradun gisa, Javier Vallsen ezaugarria joera berritzailea izatea izan da, tinko bultzatu baitu komunikazioaren teknologia modernoak erabiltzea (IKTak). MCCGraphics izan zen Espainian lehenengo enpresa Internet bidez inprimatzeko probak egiten, eta "2004ko Euskadi Digitala" saria irabazi zuen, bere Bezeroarentzako Zerbitzu Atariagatik.
Horrez gain, Antonio Gordillok ordezkatuko du Javier Valls MCCGraphicseko zuzendari gerente lanetan. Gordillo Arrasateko Politeknikoko Ingeniari Teknikoa da, eta 2001az geroztik Rotok-eko Plantako zuzendaria izan da.