Jaurlaritzak %1,6 jaitsiko du euskaltegientzako laguntza

Miren Manias 2010ko uzt. 27a, 15:07
Iturri ofizialek adierazi dutenez, murrizketa ahalik eta txikiena izateko ahalegina egin dute, baina krisia dela-eta jaitsiera saihestea ezinezkoa izan dela azaldu dute. Neurriak eragina izango du gure bailarako euskaltegietan ere. Arrasateko Udal Euskaltegian, esaterako, datorren ikasturtean euskara ikasi nahi duten guztientzako nahi beste irakasle ez izatea litzateke ondorio posible bat.

Datorren ikasturtean 21.550.000 euro emango dizkie Jaurlaritzak euskaltegi homologatuei, iaz baino %1,6 gutxiago. Krisiaren eraginez hartutako erabakia da Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez, eta murrizketa ahalik eta txikiena izan zedin egindako esfortzua azpimarratu du. Haren arabera, euskara sustatzera bideratutako aurrekontuekin euskaltegien diru laguntza mantentzea lortu dute.

 

Euskatelgiek maiatzean jaso ohi dute hurrengo ikasturterako diru-laguntzen berri. Jakinarazpenaren atzerapena salatzeaz gain, euskategietako ordezkariek adierazi dute egoera are larriagoa izango dela orain, neurriak hizkuntza politika moteldu egingo duela eta ikasleek eta irakasleek laguntzen murrizketa ordainduko dutela argudiatuz.

 

Eragina gurean

Debagoieneko euskaltegietan, dudarik gabe, eragina izango du murrizketak: hainbat irakasleren lanpostua eta ikasleen ahalegina arriskuan egongo da, esaterako, Arrasateko Udal Euskaltegian.

Egun HABEk ordaintzen ditu bertan diharduten irakasle finkoen soldatak eta Udaletik jasotako diruarekin ordaintzen dituzte ikasturterako kontratutako langileenak. Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariaren esanetan, Udalak jada, arazoak zeuzkan soldata horiek ordaintzeko eta Jaurlaritzaren neurri berriak are gehiago zailduko du egungo egoera.

 

Hizkuntza berreskuratzen eredu

Gauzak hala, ilusioz eta kemenez lanean jarraitzeko deia egin du HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeko zuzendariak. Adierazi duenez, euskaltegiak eredu bihurtu dira hizkuntza berreskuratzeko ahaleginean eta erronka garratzitsuak dituzte aurrera begira ere: finantzaketa hobetzea, curriculuma osatzea tea ikas materiala sortzea, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak