Iaz baino gehiago
Nubi elkarteko Agurne Juldainen esanetan, iaz baino 1.000 kilo gehiago jaso dituzte aurten. Hona Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatin jasotakoak: lekaleak, 1.512 kilo; pasta, 1.890 kilo; arroza, 1.890 kilo; atuna, 546 kilo; azukrea, 756 kilo; eta konpresak, 208 kilo. Eskoriatzako Udalak, gainera, 2.000 euro eman ditu azukrea erosteko.
Materialarekin batera garraiorako dirulaguntza jaso dute: Oñatiko Udalak, 12.000 euro eta Oñatiko Txantxiku ikastolak, 220 euro.
Otsailaren 20an irteera
Datorren zapatuan, otsailak 6, kamioia beteko dute biltegian duten materialarekin eta gero Gasteizera joango da kamioi hori. Gasteizen elkartuko dira Saharara doazen kamioiak eta otsailaren 20an irtengo dira.