Jarraitu hauteskunde gaua zuzenean Goiena.net-en

Usoa Agirre 2009ko martxoaren 1a

Gaur, martxoak 1, hauteskundeetako emaitzak jarraitu ahal izango dituzue zuzenean Goiena.net-en. Alde batetik, herriz herri, datuak emango dizkizuegu, kontaketak bukatu bezain laster. Bestalde, hauteskunde gauaren gainean zuen iritzi, komentario eta abarrak egiteko aukera izango duzue zuzenean, 'Liveblogging' eginez.

Sustatu.com-en egingo duten moduan, Goiena.net-en ere hauteskunde gaua zuzenean jarraitu ahal izango duzu, Debagoieneko datuen berri zuzenean jasoz eta zuek iritzia emanez.

Hauteskundeak jarraitzeko, segi Goiena.net-eko lehen orrira eta parte hartu horko liveblogging-ean bi modutan:

  • Zure Twitterrean posteatzerakoan #goienanet etiketa jarriz.
  • Bertan dagoen erantzuteko kutxa bete eta SEND emanez (modu hau moderatua da eta Goiena.net-eko editoreak onartu beharko du).

Hauteskundeen jarraipena Twitterren

Teketenek Twitterren hauteskundeen gainean argitaratzen ari diren mezu denak jarraitzeko webgunea egin du. Hemen jarrai dezakezue: http://hauteskundeak.teketen.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak