Goiena.net-eko albiste guztiak (herrietakoak eta Debagoienekoak) hor agertuko dira, lotura labur batekin, iragartzen denera zuzenean klik egiteko.
Twiterren bazaude, jarraitu Goiena.net edo follower bihurtu han esaten den bezala, eta albistegiko eguneraketak agertuko dira zurean.
Facebooken ere aurkituko duzue Goiena.net, GoienaNet Albisteak izenarekin.
GoienaNet Albisteaken lagun bihurtzen bazara, haren status egoeretan Goiena.net-en argitaratutako albisteak azalduko zaizkizu.
Facebook-en konturik ez badaukazu, sortu kontu bat nahi baduzu.
Hauteskunde gauean ere jarraipena
Martxoaren 1eko hauteskunde gauean Twitter eta Facebook bidez ere izango duzu ibarreko emaitzen berri.
Horrez gain, Sustatun duela gutxi egin zuten moduan, hauteskunde gaua zuzenean jarraitu ahal izango da Goiena.net-en bertan Liveblogging (zuzenean blogeatuz) eginez. Zuek ere parte hartzeko aukera izango duzue, Twitter bidez edo bertan komentarioak lagata.