Jaitsi eta instalatu Firefox 3

Usoa Agirre 2008ko eka. 18a, 15:09
Firefox Interneteko nabigatzaile librearen 3. bertsioa jaitsi daiteke dagoeneko, eta euskaraz. Librezaleko lan-taldeari esker, guztiz euskaratuta baitago bertsio berria. Firefox 3 inoiz baino bizkorragoa, seguruagoa eta adimentsuagoa da. Guinness errekorra ere egin nahi dute Firefoxen komunitatean, 24 orduan gehien jaitsi den softwarea izateko. Errekorra egiten lagundu nahi baduzu, gaur, eguaztena, 19:00ak arteko epea daukazu deskarga egiteko.

Librezale elkarteari esker, hemendik jaitsi daiteke Firefox 3 euskaraz. Firefox izateaz gain, inportantea da nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara izatea. Horretarako, hemen pausuak:

  1. Behin instalaturik, goiko Tresnak menuan Aukerak aukeratu.
  2. Irekitzen den leihoan, Edukia aukeratu.
  3. Hizkuntzak dioen alorrean, Hautatu klikatu.
  4. Hizkuntza bat edo batzuk agertuko dira, ordena jakin batean. Euskara badago haietan lehena, ondo dago. Bestela, euskara Goruntz eraman lehena gera dadin. Agerian dauden hizkuntzen artean ez badago euskara, beheko menuan (Aukeratu nahi duzun hizkuntza) aurkitu eta gehitu, eta gero Goruntz eraman lehena geratu arte.
  5. Egina. Akaso Sustatu.com-eko pantaila irudi honek lagunduko dizu, hor agertzen direlako hemen goian azaldutako urratsak.

Errekor saioa

Gaur, eguaztena, 19.00ak arte da deskarga errekorra egiteko aukera. Informazio gehiago Spread Firefox webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak