Jabier Retegik Eusko Ikaskuntzako presidente izateari utziko dio abenduan

Mirian Biteri 2008ko aza. 10a, 18:28
Abenduaren 26an egingo dute batzar orokorrean presidente kargua utziko du Jabier Retegik. Sei urte eman ditu bergararrak Eusko Ikaskuntza gidatzen. Jose Maria Muñoak ordezkatuko du.

Jabier Retegi (Bergara, 1937) Ekonomia eta Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta irakasle izan zen Arrasateko Eskola Politeknikoan. 1975ean Ikerlaneko lehendakari izendatu zuten.

1979tik 1982ra bitartean, Eusko Jaurlaritzan Hezkuntza sailburuorde izan zen, eta ondoren Lankide Aurrezki Kutxako Enpresa Saileko zuzendaritza hartu zuen. 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburu lanetan ibili zen.

Mondragon Unibertsitateko errektorea

1999-2002 artean, berriz, Mondragon Unibertsitateko errektore izan zen bergararra. Erretiratuta zegoela, Eusko Ikaskuntza zuzentzeko eskaintza jaso eta onartu zuen. Eusko Ikaskuntzako presidentea izan da 2002. urteko abendutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak