Eusko Jaurlaritzako gainerako langileekiko parekotasuna eskatzen zuten grebalariek. Sindikatuek, hala ere, salatu egin dute erabakia hartzeko dekretuaren mehatxuak izandako eragina. Azkenean soldataren egoera %7,25ekoa izango da, eskatutako %12aren ordez.
Bergarako epaitegian jarraipen zabala egin dute langileek hilabete hauetan baina gaur normaltasun osoz hasi dira lanean. Grebak eragindako atzerepenengatik bederatzi bat hilabete beharko omen dira Erkidegoko epaitegiak eguneratzeko.