Ertzaintzaren patruilen kopurua handitzeaz gain, beste neurri batzuk ere aurreikusten dituzte: autobideetako ordainlekuen kopurua handitzea, pilaketei eta errepide alternatiboei buruzko informazioa eskaintzea Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren panelen bitartez, telebista kamerak izango dituzten helikopteroak jartzea zirkulazioa zaintzen eta airez ateratako irudien bitartez errepide sarearen unean uneko egoerari buruzko informazioa eskaintzea.
AP-1 autobidea Frantzia eta Espainiaren arteko lotunea
Itzulera operazioan trafiko handia izan beharko luke AP-1 autobideak, Espainia-Frantzia ardatzeko trafikoa hortik bideratu nahi delako. Badirudi irteera operazioa ondo joan zela, baina, www.sustatu.comwebgunean azaldu duten moduan itzulerakoan arazoak egon litezke; Frantziatik Espainiarako norabidean seinaleak garbi badaude, itzuleran, Gasteizen AP-1 autobiderako sarrera ez dagoelako ondo seinalizatuta.