Itzalaldi analogikoa hilaren 30ean izango da

Maider Arregi 2010ko urt. 11a, 11:19
Entzun eta entzun ibili bagara ere urtarrilaren 10ean itzalaldi analogikoa egingo zela, hori ez da hala izango Debagoienean. Hain justu, hilaren 30ean itzaliko da seinale analogikoa ibarrean. Hala, Goiena Telebista lanean ari da data horretatik aurrera digitalean emititzeko Muruko antenatik. Asmoa da, hilaren 30ean GOITB seinale digitalera pasatzea, baina apirilera arte bi seinaleen bitartez emititzea. Hau da, analogikoan eta digitalean ikusteko aukera izango da GOITB apirilera arte.

Debagoienean urtarrilaren 30ean itzaliko dira kate guztiak, hau da seinale analogikoa. Esan,  Antzuolan, Aramaion eta Arrasateko Gesalibar auzoan, atzo, hilaren 10ean itzali zela seinale analogikoa. Hala ere, ibarreko herri guztietan, seinale analogiko bitartez GOITB ikusten jarraituko da apirilera arte. Asmoa da, hilaren 30ean GOITB seinale digitalera pasatzea, baina apirilera arte bi seinaleetan  emititzea. Hau da,  analogikoan eta digitalean ikusteko aukera izango da GOITB apirilera arte.

GOITB digitalean

Goiena Telebista lanean ari da data horretatik aurrera digitalean emititzeko Muruko antenatik. Horrela, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaioko zati bat izango dira lehenengoak GOITB digitalean ikusten. Ondoren etorriko dira Oñati eta Bergara eta geroago Elgeta eta Antzuola. Murutik seinalea hartzen dutenek urtarrilaren 30a baino lehen ikusiko dute GOITB digitalean eta gainerako herrietara ere ahalik eta azkarren heltzeko ari da lanean Goiena Telebista. Hala ere, zoritxarrez, gero ere ez da bailarako txoko guztietan ikusiko GOITB. Goienaren ardura da seinalea herrietara eramatea eta azken txokoetara eramateko ardura tokian tokiko udalarena da.

Kable bidez

Momentu honetan Euskalteleko kable bidez ikusten dute GOITB Debagoeineko ikus-entzule gehienek, %60tik baino gehiagok, hain zuzen ere. Eta hemendik aurrera berdin-berdin ikusten jarraituko dute, ez dute ezer aldatu beharrik. 11. kanalean ikusten da GOITB Debagoienean, eta bailarik kanpo 933an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak