"Itzalak" film laburrak irabazi du euskarazko film labur onenaren saria Huhezineman

Usoa Agirre 2008ko mai. 9a, 12:27
Maiatzaren 7an, eguaztena, egin zen sari banaketa Huhezinema film laburren zinemaldian. Kulturaten egin zen, Arrasateko kultur etxean, jende piloa zegoela.

Sari nagusiak

HUHEZIko ikasleek egindako lanetan

  • Fikziozko lanik onena: Tempus fugit. Zuzendaria: Nerea Ruiz de Azua.
  • Dokumental onena: People are strange. Zuzendaria: Iagoba Domingo.

Lehiaketako lanik onenak

  • Fikziozko lan onena: Montenegro. Zuzendaria: Lander Camarero Llamosas.
  • Dokumental onena: La discapacidad invisible. Zuzendaria: Ane Larrañaga.
  • Euskarazko film labur onena / Goiena saria: Itzalak. Zuzendaria: Iñigo Quintana.

Film sarituen proiekzioa

Maiatzaren 9an, ostirala, saritutako bost filmak proiektatuko dira Kulturaten arratsaldeko 20:00etan, eta proiekzio horrek amaiera emango dio aurtengo Huhezinemari, film labur eta dokumentalen zinemaldi bat, HUHEZIko ikasleek antolatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 4. mailako ikasleek.

Lehen aldi honek arrakasta handia izan du, guztira 41 film labur aurkeztu baitira bertara, horietatik 35 fikziozkoak eta 6 dokumental. Egileak ere gazteak izan dira, 25 eta 30 urte artekoak, gehienak mutilak.

Proiekzioez gain, Huhezinemak bi lantegi eskaini ditu. Aizpea Goenagak zuzendu zuen bat, aktoreen zuzendaritzari buruz, eta Moriarti Produkzioak bestea, fikziozko zineaz eta dokumentalei buruz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak