Isuzkitzako tunelaren bi aldeek bat egin dute

Usoa Agirre 2006ko abe. 29a, 09:57

Arlaban mendatea zeharkatuko du Isuzkitzako tunelak. Araba eta Gipuzkoa lotuko dituen AP-1 autobidearen zatia izango da. 3.377 metro izango ditu eta Euskal Herriko tunelik luzeena izango da. Tunela Arabatik eta Gipuzkoatik zulatzen hasi ziren, eta atzo, eguena, bi aldeek bat egin zuten.

Berez, lehenago bat egin zuten, baina atzo eraitsi zuten bat egite ekitaldirako eraikitako horma. Bat egitea irudikatzeko, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Ramon Rabanera Arabakoak bostekoa eman zioten elkarri atzo. Nuria Lopez Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak ere parte hartu zuen ekitaldian.

Bi tunel

  1. Gipuzkoatik Arabara joateko.
  2. Arabatik Gipuzkoara joateko.

Atzo Gipuzkoatik Arabara joateko tunelaren bi aldeek bat egin zuten. Arabatik Gipuzkoara joateko tunelaren bi zatiek bat egiteko 200 metro inguru falta dira, eta datozen asteetan elkartzea aurreikusi dute.

2008rako prest

Zuloaren bi aldeek bat egin dute, baina oraindik urtebete inguru falta da tunela eta AP-1 autobide osoa, 46 kilometroak, zabaltzeko: 2008ko urtarrilaren 1ean zabaltzea espero dute.

Instalazioak

Tunelak izango ditu:
  • 61 kontrol kamera
  • 60 informazio panel
  • 216 bozgorailu
  • 48 haizagailu
  • larrialdietarako 55 zutoin
  • hodien arteko hiru pasagune ibilgailuentzat eta zortzi oinezkoentzat.

Autobidearen egungo egoera

Zabalik

Eibar (Maltzaga)-Arrasate: 15,1 kilometro.
  • Eibar (Maltzaga) - Bergara iparraldea (7,2 km)
  • Bergara iparraldea - Bergara hegoaldea (4,4 km)
  • Bergara hegoaldea - Arrasate (3,5 km).

Zabaldu gabe

Zati hauek 2008ko urtarrilaren 1ean zabaltzea espero dute. 30,7 kilometro dira guztira.

Arrasate-Eskoriatza: 6,3 kilometro. 106 milioi euroko aurrekontua.

Eskoriatza-Isuzkitza (Arlaban): 10,8 kilometro. 192 milioi euroko aurrekontua.

Isuzkitza (Arlaban)- Luku: 7,2 kilometro.

Luku-Etxabarri Dibina: 6,7 kilometro.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak