Isuzkitzako bigarren tunelaren bi aldeek bat egin dute

Usoa Agirre 2007ko otsailaren 14a

Arabatik Gipuzkoara joateko tunelaren bi aldeek egin dute bat. Joan den abenduan, kontrako bidea egingo duen tunelaren bi aldeak elkartu zituzten. 2004an hasi zituzten tunela zulatzeko lanak eta 2008 urte hasierarako espero dute tunelak autoendako irekitzea.

Araba eta Gipuzkoa lotuko dituen AP-1 autobidearen zatia da Isuzkitzako tunela. 3.377 metro izango ditu eta Euskal Herriko tunelik luzeena izango da.

Instalazioak

Tunelak izango ditu:
  • 61 kontrol kamera
  • 60 informazio panel
  • 216 bozgorailu
  • 48 haizagailu
  • larrialdietarako 55 zutoin
  • hodien arteko hiru pasagune ibilgailuentzat eta zortzi oinezkoentzat.

Autobidearen egungo egoera

Zabalik

Eibar (Maltzaga)-Arrasate: 15,1 kilometro.
  • Eibar (Maltzaga) - Bergara iparraldea (7,2 km)
  • Bergara iparraldea - Bergara hegoaldea (4,4 km)
  • Bergara hegoaldea - Arrasate (3,5 km).

Zabaldu gabe

Zati hauek 2008ko urtarrilaren 1ean zabaltzea espero dute. 30,7 kilometro dira guztira.

Arrasate-Eskoriatza: 6,3 kilometro. 106 milioi euroko aurrekontua.

Eskoriatza-Isuzkitza (Arlaban): 10,8 kilometro. 192 milioi euroko aurrekontua.

Isuzkitza (Arlaban)- Luku: 7,2 kilometro.

Luku-Etxabarri Dibina: 6,7 kilometro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak