Zapatuan, 12:00etan egin dute hitzordua, Isaias Carrasco hil zuten lekuan; hau da, San Andres auzoko bere etxe aurrean. Eta ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Patxi Lopezek, Euskadiko alderdi sozialistako Idazkari Orokorrak, eta Jesus Egigurenek, PSE-EEko presidenteak. Jakina, Arrasateko alderdi sozialistako kideak ere izango dira omenaldian. Lore eskaintzaren ostean, adierazpenak egingo ditu Patxi Lopezek.
Euskadiko Alderdi Sozialistak gogora ekarri du zela 2008ko martxoaren 7an hil zuten Isaias Carrasco, Maria Angeles Romero emaztearen eta Sandra alabaren aurrean, automobil barruan zela hiru tiro botata.
Gogora ekarri dute, baita ere, Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi sozialista izan zela 2003tik 2007ra bitartean eta hil zutenean Ap1 autobideko ordainlekuan egiten zuela lan. 42 urte zituen hil zutenean, eta hiru seme-alaba.