Irizar seigarren izan da Gaztela eta Leongo Itzuliko bigarren etapan, erlojupekoan

Xabier Urtzelai 2009ko martxoaren 24a

Atzoko etapan min hartu eta gero, Lance Armstrong dagoeneko etxean da, AEBetan, eta badirudi amerikarrak umezurtz utzi duela Gaztela eta Leongo Itzulia. Bitartean, baina, ziklistek lanean jarraitzen dute, baita ibarreko ordezkari Markel Irizarrek ere. Gainera, gaurko erlojupekoan Oñatikoa izan da etapako gizon indartsuenetako bat, seigarren sailkatu da-eta. Aurretik helmugaratu diren bost lagunen izenek erakusten dute Irizarrek erlojupeko oso ona egin duela.

Astana taldeko Levi Leipheimer izan da gaurko 28 kilometroko erlojupekoan azkarrena (33.17). Irizarrek, berriz, minutu eta 16 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Hona hemen Irizar tropeleko onenekin batera lehiatu dela erakusten duen sailkapena:

1. Levi Leipheimer
2. Alberto Contador     17"
3. David Zabriskie    37"
4. Stef Clement       49"
5. Denis Mentxov     55"
6. Markel Irizar     1'16"
7. Jose Ivan Gutierrez     1'17"

Eta, sailkapen orokorrean ere seigarren dago Irizar:

1. Levi Leipheimer (VS)
2. Alberto Contador      17"
3. David Zabriskie     37"
4. Stef Clement         49"
5. Denis Mentxov   55"
6. Markel Irizar     1'16"
7. Jose Ivan Gutierrez   1'17"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak