Irizar gertu Belgikako klasiko handirako

Xabier Urtzelai 2010ko api. 1a, 21:22
Oraingo domekan egingo dute, Brujasen hasita, Ronde Van Vlaaderen lasterketa ezaguna(Flandriako Tourra). Belgiarrendako urteko hitzordua da, guztien artean maitatuena duten Tom Boonen gertutik animatzeko eguna. Gainontzekoek ere jasoko dituzte animuak, eta tartean egongo da azken urteotan hitzordu horretara kale egin ez duen Markel Irizar.

Irizarrek gaur bertan adierazi du bere blogean (irakurleok, nagoen tokian ezin dizuet loturarik egin, bilatu googlen "Markelen txokoa") Twitter bidez taldekideekin batera domekako lasterketa errepasatzen ibili direla, bertatik bertara, gainera. Hala, Paterberg horma igotzera animatu diren ziklismo zaleek sorpresa ederra hartuko zuten: amerikarraren taldea lan bera egiten, pabean gora %22ko hormari aurre egiten.

Domekan beste egiteko hoberik ez baduzue segi lasterketa telebistatik, ibarreko askok eta askok errepide bazterretik egingo dute gauza bera. "Iparreko infernua" baina ez da hor amaituko. Pazkoa Astean hainbat lasterketa egingo dituzte, besteak beste, eguaztenean Euskaltelekoak Antwerpenen izango dira lehian. Irizarrek, baina hilaren 11ko Paris-Roubaix probarako gordeko ditu indarrak.

Bestalde, aurten ere Euskadiko Itzulia Debagoienetik pasako da. Adi egueneko etapara, Elgetatik pasako dira 15:00ak inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak